Servicios de Mesa de Gernika: Malta. Meneses. Cruz de Malta

 
Newsletter
Garanta
Blog

Historia

¿Nor gara gu? Erantzuna oso sinplea da. "Birus" batek kutsatu gaituen pertsona-talde bat gara,  baina  ez ezazu oker pentsa, "birusa" ona da eta: Mahai-tresneri tradizioa. Zergatik kutsatu garen azaltzeko gehiago idatzi behar dugu, noski. Gure historia 1917an hasten da,  enpresari-talde bat  mahai-tresnen fabrikazioarekin hasi zenean Gernikan, hiribildu lasai eta baserritarra eta era berean industrial produkzioarako egokia. Lehenengo lantegi hau Dalia mahai-tresnen markaren hazia izan zen eta hemen hasi zen hainbetse gertaera jasan dituen "birusaren" inokulazioa. 

Mahai-treseneriaren jarduera hasi eta gutxira lehenengo aldaketak gertatu ziren. 1927an Daliako (orduan Joyería y Platería de Gernika) sortzaileak banatu egin ziren eta horietariko batzuk mahai-tresnerien beste enpresa bat sortu zuten, Cruz de Malta hain zuzen ere.  Hemendik aurrera, enpresa biek bilakaera paralelo bat jarraitu zuten, bizipen ezberdinekin. Bestalde, "birus " honen bi anduiak gure historiak izan dituen poztasun eta tristurekin batera indartuz joan ziren. Momentu triste eta latzak bizi izan ditugulako, batzuk benetan larriak, hala nola, Gerrra Zibiliean gertaturikoak, Gernikako bonbardaketa (1937 ko Apirilaren 26an),  krisialdi desberdinak beraiekin batera  lan-postuak eta ilusioak eramanez… Baina kosta ahala kosta, poztasun asko bizi izan ditugu. Kapitulu hau asko luza daieke, eta gure asmoa tinta eralgitzea ez denez, momentu horietariko batzuk baino ez ditugu aipatuko:

• Daliako Gernika modeloa, Nueva Yorkeko MOMAn dago.

• Zilarraren boom-a.

• Lantegi bakoitzak  1.000 langile baino gehiago ditu.

• WMF-k bere produktuak Daliaren esku uzten ditu.


Dalia-Meneses (marka historiko hau Gernikan fabrikatzen hasi zen 90eko hamarkadan, Daliaren eskutik) eta Cruz de Maltaren historia hainbeste urtetan banaturik egon ondoren, patuak enpresa biak luzaroan erasatu zuen "birusa", toki berean finkatzea nahi izan zuen. Hau 2008an gertatu zen, Servicios de Mesa Guernicak (2005etik Cruz de Maltaren fabrikatzailea zena) eta Jypsolpasek, Dalia eta Menesesen fabrikatzailea eta urteetan zehar aldaketa ugari jasandako erakundea (Joyería y Platería de Guernica, Jypsa, Cubiertos Dalia...) bat egin zutenean.

Behin betiko finkapena 2010ean burutu zen, elkarrekin batera gure lantegi berria, Gernikako sarreran dagoena, estreinatu genuenean. Eta "birus" berezi honen historia idazten jarraitzen dugu, gure aldetik behintzat, eta zuen aldetik ere horrela izatea espero dugu, momentu latzei aurre egin ahal izateko. Komunikabideetan 2012a urte apokaliptiko bat bezala ateratzen da, baina guk gurea sentiarazten dugun hori transmititzen jarraituko dugu.

Apaltasunez eta lanarekin, famili askoren ametsak daraman proiektua garatzen jarraituko dugu: Gernikan fabrikatzen diren mahai-tresnak mundutik zehar bidaitzen jarrai dezaten.

 

Sample low

1 | 2 | 3 | 4 | ...